Rigalet , velefique ,+ goitibehera lasterketa batzuk , gaur Paresi
Aspaldi ez dudala hau ikutu, denbora hontan asko ere ez naiz ibili baina ibili naizen gutxi hau leku interesgarrietan izan da.
Rigaleten izan nintzen , oso zirkuito motza eta nahiko erreza egia esan , d35 zena ordezkatzen du . Niri d35a asko gustatzen zitzaidan eta hau… ez dakit berriz joango naizenik
Argazkia Velefiquen da . Aurpegi ezagun asko argazkian atzetik hasita ; cuello , thoma espiot , Mikel , will stephenson eta ni. Velefique almerian dago . Autoz joan ginen ni mikel olivier ta lionel amaituezineko bidaia baten ondoren kaktusez beteriko herri batera iritsi ginen , Velefique . 14 km!!!! zoratzen geunden baina 14km hoietatik 8 egoera penagarrian zeuden. Jaitsiera bat egin genuen 14km eta ikusgarria izan zen bai ni eta nire alboan zijoan Fabien Prualentzat. Gurpiletan ia ez genuen grip-ik zoruaren egoera kaxkarragatik.. jaisten goazela era guztietako longboard golpeak ikusi genituen. .agian 10 edo 12 golpe . Oso jaitsiera arriskutsua bihurtu zen zoruaren erruz. Baina 6 kilometro egoera onean , eta kilometro onenak ere baziren beraz konformatzen ginan.
Baina arazoa ez zen hori izan 3 egunetatik 2 euria baina bueno azken eguna iritsi zen eguzkia zeruan eta jaitsierak egin naian esnatu ginen. Hegoaldean alferrak direla esan izan da eta nik zihurtatzen dizuet downhill munduan horrela dela. Anbulantzia orduan zen baina “rubio” eta bere organizatzaile taldeak gosaldu eta lasai hartu zuen … goizean 3 jaitsiera egin genituen arratsaldean 2 . Oso gutxi da saldu zuten produktua saldu zuten modura saltzeko. Jendea haserre eta dezepzionatuta joan zen . Organizazio oso txarra . Orainarte ikusi dudan txarrena. Kevin Reimer ere han zen munduko longboard txapelduna estatu batuetatik iritsia baina 2 jaitsiera bakarrik egin zituen … bidaia luze bat ezertarako halaere ikusgarria izan zen guretzako bere alboan egin genuen jaitsiera zirkuitutik kampinetara , trafikoa izan zen arazo bakarra azken kilometroetan baina ondo egon zan. Datorren urtean ez naiz joango.
Apatta poligonoetako jaitsierak ere berriz ere martxan jarri ditugu. Tolosako poligono bat da. Len longboardarekin ostiralero joaten ginen, 20 lagun juntatzea lortu dugu . Garai hartan prosegurreko auto bat ibiltzen zan eta ertzainei deitu eta denok etxera izaten zan . Baina krisiak prosegur zerbitzua kendu du apattan eta berriz ere han gabiltza baina oraingoan lugeak geiago , Mikel eta bere neska , Dago josune eta borja (bongos dendakoak) eta longboarden bat . Ez da oso jaitsiera azkarra baina sinestuidazue limitera joateko oso dibertigarria dala. Merezi du.22:00etan langileak etxera , farola asko eta trafikorik ez gainera bisiblidade asko.Blogeko tituloan beltzez jantzita azaltzen naiz longboardarekin , apattan da.
Oñati , bergara eta zumarragako lasterketak ere egin ditut .generalen nahiko ondo baina gravity bikekin buff ezin da frenu hoien kontra konpetitu.Gaur Paresi gogo asko det , oain bazkaldu kotxea prestatu eta banoa.
Mikel Echegaray lagunari zorionak , iaz arazo familiar batzuk zirela eta ezin izan zenuen europara joan baina aurten bat , txekian garaile , alemanian pistatik atera zizuten asteburu guztian lenengoa jun eta finalean bigarrena zindoazela halaere 3garren eta italian 3garren zoaz baina stephenson garaituko duzu , animo txapeldun.