Sara, Le Rigalet , Velefique
Aurreko astean izan zen Euskal Downhill asoziazioak organizatutako txapelketa. Saran izan zen eta ” A tope txapelketa ” izenarekin aurkeztu zuten.Rider euskaldun eta frantziar mordoa gertaratu ginen. Ongi antolatua joan zen , eguraldia izan zen pena bakarra. Euri dexente egin zuen bai goiz bai atsaldean. Baina jendea ez zen atzera bota onengatik. Oso irristakorra geratu zen jaitsiera. Abiadura baina garrantzitsuagoa zen kontrola ez galtzea . Entrenamendu eta lasterketa jaitsiera mordo baten ondoren hau izan zen podioa (argazkian dezute).
Bihar arratsalde iluntzean frantzia aldera joango gara Le Rigaleteko freeride berrira. Aurtengo bigarren sesioa izango da.Oso ondo etorriko da entrenamendu gisa Velefiqueko freeride internazionalera erritmo ona eramateko.Hemendik gutxi batzuk irten hala mordoxka bat iritsiko gea hara. Eguraldia izango da duda bakarra ona egin ezkero perfekto. Txarra egin ezkero….bueno , hurrengo aktualizazioa kontako dizuet. Buttboard restauratuari naiko probetxu aterako diot.
Velefique urteko zita konpletoena izan daiteke. 160 rider inguru . mundu guztitik almeriako portu honetan. Kronoa denborak eta konpetizioa alde batera utzi eta objetibo bakarra ondo pasatzea eta disfrutatzera. Aurpegi ezagunak eta izen ezagunagoak. ostegun gauean irten eta astearte goizean buelta. ea ondo joaten den