denboraldia ate joka
Aspaldi ez dudala blog hau ikutu.Aspaldi hontan gauza asko aldatu dira hamahirugarren garajea.Street lugeari fibrazko karenatu bat egin diot , buttboard-a erabat restauratu det eta evo-a saldu eta hellcat bat ekarri det.Bigarren eskukoa da baina oso ondo zaindua. Oso pozik nago berarekin.Go pro kamararekin ere proba asko egin ditut eta bereala publikatuko ditut interneten.
Hil honen amaieran Bourdeos skate clubak freeride txiki bat organizatzen du. D35 mitikoa ez da jada egingo eta hori egin beharrean freeride berri hau 4 egunetan ospatuko da urte osoan zehar. Datorren hil hasieran ere euskal downhill asoziazioak organizatutako “atope txapelketa” n parte hartuko dut.Saran izango da eta dagoeneko izena eman dut , ea ondo joaten den.
Maiatza hasieran ere Almeriara noa , Velefique-ko freeridean parte hartuko dut , mundu guztitik datozen riderrak izango dira bertan , frantzia , suiza , erresuma batua , hego afrika… 3 egun iraungo ditu eta motibatuta nago bertan aurpegi berriak eta ez ain berriekin topo egiteko.
Bitartean ba hemen gabiltza nahiko ondo , lesaka , azkarate , apatta, aritxulegi… aurreko asteburuan castron izan ginen , la granjako spotean eta oso gustora . Mikel , soho , louis , arno eta ni izan ginen eta egun hortako entrenamenduarekin oso gustora geratu nintzen. argazkia egun hartakoa da.